Bereiztua

Azken berriak

Esgrima ikasten :: LH

Maiatzaren 31an Artxandako Esgrima Klubeko bi irakasle etorri ziren esgrima irakastera LHko ikasleei. Oinarrizko kontzeptu eta mugimenduak azaldu ostean karetak jarri eta plastikozko floretekin praktikatzeko aukera izan zuten eta primeran pasatu zuten! Kirola gehiago ezagutzeko

Karmelolinpiadak

Maiatzaren 26an Karmelolinpiadak ospatu zituzten DBHko ikasleek. Lehia eta giro hobezina izan ziren eta azkenik puntu eta erdigatik 4. mailakoek 3.ekoei gailendu zitzaizkien. Zorionak denoi eta batez ere, 4. mailakoei!

IKASTETXEKO JAIALDIAN A21 EGUNA

Pasa den eguenean, maiatzak 25, Ikastetxeko jaialdiaren barruan, A21 eguna ospatu gendun eta horretarako ekintza desberdinak antolatu genduzan. HH ikasleek, ibai baten puzzle erraldoia egin eben eta gero pieza desberdinak euren kokapenean jarri eben puzzle

2017-05-19ko Kontzertua

Hemen daukazuez kontzertuan grabatutako bideoak. Hor agertzen diranak talde bi dira:   1.- BRIOLETAK abesbatza: Hasieran abestu eben. Talde hau hemeretzi ikaslez osotuta dago. talde extraeskolarra da eta aurten eskolatik kanpora lan asko egin dabe.:

BARATZEN EGONALDIA

Pasa den Astelehenean, maiatzak 15 ean Baratzera HH3 eta LH2ko ikasleak gau bat pasatzera joan dira. Hemen daukazuez ateratako argazkiak

2.ESKUKO JOSTAILU AZOKA

Atzo LH3 eta LH4 ikasleek 2.eskuko jostailuen azoka bat prestatu gendun. Guri bururatu jakun azoka antolatzea eta aurrera eramateko ondo dagozen jostailuak etxetik ekarri genduzan, gero benetako prezioak aurkitu genduzan eta merkeago ipini genduzan prezioak.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!!

2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztiei, Eskerrik asko. Batu dan dirua hauxe izan da: 298€ Diru hau, alde batetik  Guatemalako San Pedro La Laguna herrian dagoen Guillermo Bilbao Zabala ikastetxerako eskola materiala erosteko erabiliko

Gorbea – BATX 1

Otsailaren 18, 19 eta 20ean batxilergoko lehenengo kurtsoko ikasle batzuk Gorbean egon ginen Samu, Aitor eta Eiderrekin eta primeran pasatu genuen asteburua. Ostiral arratsaldean atera ginen Zornotzatik eta zenbait geldialdi egin eta gero, gure bidaia

BATX 1 – Indartze Klaseak – ApS esperientzia

Aurten El Carmelon 1.Batxillergoko ikasleak APS proiektu baten sartu gara, astero erlijioko klase bat gutxiago izan dugu eta klase hori egoitzan edota eskolako umeei laguntzen igaro dugu.   Nire kasuan barikuetan ordu bat gehiago gelditzen

Ongi etorria

Amorebietako El Carmelo ikastetxea, itunpeko ikastetxe pribatua da eta Hezkuntz Erreformaren eredu ofizialean oinarritutako irakaskuntza banatzen du.

Kristau Eskola Elkartearen (KE) barruan dagoen Ikastetxe itunpekoa da. Aita Karmeldarrak zuzendaritza beraien esku dutenez, ahaleginaz saiatzen dira ikasleei heziketa teoriko eta praktiko sendoa eskaintzen, baita kristau baloreetan oinarritzen den osabetezkoa ere.

Euskal gizarte eta kultura inguruan erabat erroturik dagoen Ikastegi honek, euskal irakaskuntza eta kultura sustatzen ditu. D eredua du bere hezkuntza sisteman. Halaber, trilinguismoa ere sustatzen du, ingelesa hiru urteetatik irakasten.

El Carmelo Ikastetxeak EFQM deituriko Kudeaketa Sistemarekiko konpromezua du eta kudeaketaren bikaintasunari emandako Zilarrezko Q-a lortu du.

Kokapena

Kontaktua

Harremanak

Harrera eta Idazkaritza ordutegia

Goizez: 9:00etatik 14:00etara
Arratsaldez: 15:00retatik 18:00tara

Instalazioak